top of page
Intervencion.jpg

ANIMALIEKIN ESKU HARTZE BEREZIAK

Intervención.png

ZER DIRA

ANIMALIEKIN PROGRAMATUTAKO JARDUERA BEREZIAK?

Esparru soziosanitarioko profesionalek programaturiko jarduerak dira. Animaliek sorburu anitzeko estimulu indartsu gisa eta dinamizatzaile gisa parte hartzen dute;  horiek bisitarien atentzioa modu indartsuan ematen dute eta kitzikapen positiboa sortzeko gai dira, parte-hartzaileen emozioen adierazpena eta komunikatzeko gaitasuna sustatuz. Era berean, norbanakoen nahiz haur, nerabe, heldu eta adineko taldeen gaitasunak hobetzen dituzte, adimen emozionala eta lorpen sozial, fisiko eta psikologikoak maximizatuz.

ZEINTZUK DIRA

ONURAK?

Animaliekin programatutako jarduera berezien onurak zientifikoki egiaztatuta eta dokumentatuta daude. Hauek dira nabarmenenak: sozialak, motorrak, hitzezkoak, kognitiboak, harremanetakoak, afektiboak eta ingurunea onartzekoak.  Marurin, gure helburu orokorra parte-hartzaileen motibazioa sustatzea da, baita zentro espezializatuetan egiten ari diren hobekuntza-prozesuak osatzea ere, HEGAZTI HARRAPARIEKIN, BASERRIKO ANIMALIEKIN eta TXAKURREKIN programatutako harremanen bidez.

ZEIN MODALITATE DAUDE ETA NON GAUZATZEN DIRA?

Jarduerak banakakoak edo taldekakoak izan daitezke, kontratatzen duen ikastetxearen egoitzan zein gure Maruriko instalazioetan; aire zabalean edo ikasgeletan. Hartzailearen eta lortu nahi diren helburuen arabera bi eskuhartze mota bereizten ditugu: 

​

*SAIOAK: Denbora zehatz baterako programa bat ezartzen da, saio kopuru jakin batekin. Bertan, helburuak aldez aurretik ezarrita eta zehaztuta egongo dira, eta beste zentro batzuetan beste profesional batzuekin egiten ari diren tratamendu edo hobekuntza-prozesu kognitibo, fisiko eta/edo hezkuntzazkoen osagarri izango dira. Azken horien partehartzea ezinbestekoa izango da.  Erregistro bat, ebaluazio bat eta jarraipen dokumentatu bat egongo da. Adibidez: hirugarren adinekoen egoitzetan, behar bereziak dituzten kolektibo eta/edo erabiltzaileak, etab.

​

*JARDUERAK: Aisialdian egin daitezkeen jarduera ludikoagoak dira, helburu zehatz, erregistro, ebaluazio edo jarraipen dokumentatu gabekoak. Noizbehinkakoak edo puntualak izan daitezke. Adibidez: udalekuak, hegazti harraparien ikuskizunetan parte hartzea, baserriko lanetan laguntzea, etab.

NORENTZAT DIRA?

Bi modalitateak adin goiztiar, nerabe, adin ertain eta/edo adinekoentzat daude zuzenduta.  Taldeak Marurik eta/edo zentro kontratatzaileak ezartzen dituzten irizpideen arabera antolatuko dira, jarduerak onuragarriak izan daitezen. Saioak eta jarduerak programatzean, partaideen maila kognitibo eta funtzionalera egokituta egotea da gure helburua.

NOLAKOA DA

JARDUERA HORIEK EGITEN DITUEN TALDEA?

Gure taldea psikologiako, hezkuntzako eta animalien zaintzan ezagutzak dituen profesional talde batek osatzen du. Jarduera  integraleko eredu baten alde egiten duen diziplina anitzeko talde bat, pertsonen ongizatea osatzen duten arlo guztiak lantzen dituena, maila fisiko, psikologiko, emozional eta sozialean.

​

Jardueretan parte hartzen duten animaliak entrenatuta eta horretarako gaituta daude, eskuhartze eta egoera bakoitzerako entrenamendu berezi batekin. Oso lagunkoiak dira, lasaiak, lasaigarriak, atseginak eta jokabide oldarkorren arrastorik gabekoak. Animaliek ez dute minik edo ondoezinik izango eta zaintza fisikoa eta higiene berezia eskatuko zaie, baita albaitaritzako agiri guztiak eguneratuta izatea ere. 

​

Azpimarratzekoa da, behar izanez gero, jarduerak eta saioak animaliaren egoera emozional eta fisikora egokituko direla, parte-hartzaileak ahalik eta gehien estimulatzeko. Beraz, bisitariei malgutasuna eskatuko zaie, animaliaren egoera fisiko eta emozional ona zainduz, eta atseden hartzeko denborak errespetatuz.

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI?

Bete ezazu inprimakia zein ikastetxe/ zentrotik  idazten diguzun adieraziz edota zalantzaren baldin baduzu. Adierazi zein modalitatetan zauden interesatuta eta zalantzarik edo eskaerarik izanez gero, lasai galdetu. Atsegin handiz erantzungo dizugu!.

Inter.jpg

CONTACTA
CON
NOSOTROS

676 252 581

Escríbenos a través de Whatsapp preferiblemente

pinchando en el siguiente botón

Gracias por escribirnos!

Fin de semana para amantes de las rapaces!
No importa el nivel que tengas, aprenderás seguro!

ASTEBURUETAKO ORDUTEGIAK​

​

Goizez 10:00etatik 12:00etara eta 12:00etatik 14:00etara.

Arratsaldez 16:00etatik 18:00etara.

​

*Gustu eta adin guztietarako.

​

Haurrak: 15 € (2 urtetik aurrera)        Helduak : 20 €

FECHA
- 8, 9 y 10 de Noviembre

HORARIOS
- De viernes 17:30H a Domingo 18:00H

PRECIO: 210€ con todo incluido (Material, cetrero necesario y camiseta.
Alojamiento completo con: desayunos, almuerzos, comidas y cenas.

PLAZAS LIMITADAS

Se ruega hacer la reserva lo antes posible.

bottom of page