top of page
colegios.jpg

IKASTETXEAK

Haur-Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta D.B.H

HOJAS.png

GOZATU ETA IKASI KONPAINIA ONENEAN!

Ikastetxeentzako dosierra dugu, eta bertan zehazten ditugu ikasturte bakoitzerako prestatu ditugun tailerrak eta jarduerak, haur hezkuntzatik DBHra bitartekoak.

JARRI GUREKIN HARREMANETAN ETA KONPROMISORIK GABE BIDALIKO DIZUGU!

Haur Hezkuntzatik DBHra bitartean ikasleak gure zentrora ekartzen dituzten  ikastetxeek 11€ ordainduko dute haur bakoitzeko. Aldiz, bisita puntuala bada, prezioa 16 €/haur izango da.

Ikaskuntzaren etapa bakoitzean oinarritutako jarduera desberdinak eskaintzen ditugu. 

Gure aditu-taldeari esker, ikasleen adin eta irakasgai bakoitzari egokitutako jarduerak sortu ditugu.

Gure jarduerak xehe-xehe zatituta daude mailaka, gurekin ikasten duten guztia beren ikaskuntza ibilbidean  eta eguneroko bizitzan aplika dezaten.

 

Helburua ikasleak naturaren ezagutzan eta zaintzan prestatzea da, gaurkotasuneko eta ingurumen intereseko gaiak jorratuz.

GUREA

INSTALAZIOAK
para-fondo.png

17.000 m²-ko azalera du eremu honek, gehienak zuhaiztiak eta lorategiak dira. 

Bertan ondorengoak aurkituko dituzu: 

-Baratze organikoa

-Tailerretarako gelak

-Ukuiluak

-Landetxea

-Pabiloia

-Harraparien gunea

-Baso-esparrua

-Atsedenguneak

-Komunak 

(Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako instalazioak ditugu).

2.jpg
1.jpg
1.jpg

ORTU EKOLOGIKOA

Baratze bertikala, laborantza klasikoa, berotegi-gela, tunela, fruta-arbolak, landare usaintsuak eta basa-fruituen zuhaixkak ditugu.

 

Adin guztietako haurrei erakusteko landare ugari ditugu. Gure helburua landare horiek nola jaio, hazi eta zaindu behar diren azaltzea da. 

 

Batez ere baratzezaintza autoktonoa irakatsiko dugu, eta etxean baratze bat egiteko oinarrizko jarraibideak emango ditugu.

BASO EREMUA

Gure fauna eta florari buruzko ezagutzak landuko ditugu basoan; eta, tailerren bidez, gizakiaren eragina eta ekosisteman eragindako aldaketak ikusiko ditugu.

fores1.jpg
fores2.jpg

GURE BASERRITXOA

Gure baserri txikia proiektuaren zati berezia da. Hainbat animalia ditugu, gurean hazi eta gurekin koskortu direnak; beraz, ezin hobeak dira bisitariekin egoteko eta baserriko bizimodua hurbiletik ezagutzeko.

granja.png

IKASGELAK

Adin eta irakasgai bakoitzerako material espezifikodun gelak ditugu; eta, bertan, tailer bakoitzerako behar den guztia aurkituko dute ikasleek.

AULA2.jpg
AULA1.jpg

ABELTZAINTZAKO INSTALAZIOAK

Erabat estalitako instalazioak ditugu, ikasleek kanpoko kortan eta ukuiluetan ikasteko eta gozatzeko aukera izan dezaten, eguraldi txarra egiten edo eguzkiak gogor jotzen duenerako. 

Espazio hauek guztiek mugikortasun urriko pertsonentzako sarbidea dute.

ganaderia.png

PABILOIA
(Abeltzaintzako pista)

Gure pabiloi zabalean  tailerrak egiteko aukera dago eta  urratsez urrats azalduko zaizue lehiaketarako ponien abeltzaintza nolakoa den.

-Gurasoak hautatzea

-Ugalketa

-Haurdunaldia

-Edoskitzea

-Titia kentzea

-Soziabilizazioa

-Doma

pabellon.png
pajaro.png
maruri015-15_g.jpg
Animales.jpg

harraparien eremua

Bost kontinenteetako harraparientzako leku paregabea.

Bertan, adin guztietako haurrei erakutsiko diegu hegazti bikain horien portaera, habitatari buruzko ezagutzak, bizimodua eta harrapariak zaintzearen garrantzia.

HOJAS.png

ZURE IKASGELATIK MUNDURA

Ingurunea zaintzearen garrantzia txikitatik irakatsi behar dela uste dugu Bitxos Maruri-Jataben. Horregatik, ezinbestekoa iruditzen zaigu ikastetxeei zuzendutako proiektu bat garatzea.

 

“Begiratu sakon naturari eta orduan dena hobeto ulertuko duzu.” Albert Einstein

 

Naturara hurbiltzeko eta ingurumen-arazoei aurre egiteko ezinbesteko tresna jarri dugu ikastetxeen esku. Horretarako, adin eta ikasturte desberdinei zuzendutako irteerak eskaintzen ditugu. Gure tailerrak, hitzaldiak, erakustaldiak eta bestelako jarduerak eskolako gai zerrendara egokituta daude.

 

Ikasleek Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako mailetan bisitatuko gaituzte. Horrela, ingurumen-hezkuntzan trebatuko dira, kontzientzia ekologikoa eta animalien eta landareen bizitzarekiko errespetua txikitatik hartuz. 

Gurekin prestakuntza hori guztia egitea aukeratzen duten ikastetxeek 11 euroko prezio berezia izango dute ikasle bakoitzeko, eta irteerak nahierara izango dira (ikasturteko gaiak  ikastetxe batetik bestera alda litezkeelako).

Informazio gehiago nahi?

Gure ikastaroei buruzko informazio zehatzagoa behar baduzu, bidali mezu elektroniko bat edo idatzi Whatsapp bidez, eta gure prestakuntza-txostena bidaliko dizugu:

HOJAS.png

CONTACTA
CON
NOSOTROS

676 252 581

Escríbenos a través de Whatsapp preferiblemente

pinchando en el siguiente botón

Gracias por escribirnos!

Fin de semana para amantes de las rapaces!
No importa el nivel que tengas, aprenderás seguro!

ASTEBURUETAKO ORDUTEGIAK

Goizez 10:00etatik 12:00etara eta 12:00etatik 14:00etara.

Arratsaldez 16:00etatik 18:00etara.

*Gustu eta adin guztietarako.

Haurrak: 15 € (2 urtetik aurrera)        Helduak : 20 €

FECHA
- 8, 9 y 10 de Noviembre

HORARIOS
- De viernes 17:30H a Domingo 18:00H

PRECIO: 210€ con todo incluido (Material, cetrero necesario y camiseta.
Alojamiento completo con: desayunos, almuerzos, comidas y cenas.

PLAZAS LIMITADAS

Se ruega hacer la reserva lo antes posible.

bottom of page